Xabier Sagardia eta Ángela Laurenz: "Beltza Weekend erreferente bat da musika beltzaren zirkuituan"

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 5a, 11:00

Beltza Weekend soul, rhythm&blues eta jamaikar musika jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da aste honetan zehar Iruñean. Zentral aretoan eskainiko dira kontzertu nagusiak ostiralean eta larunbatean, Eli Paperboy Reed estatubatuarra eta J.P. Bimeni burundiarra kartel-buru direla. Musika beltza erdigunean jartzea helburu duen jaialdiaren antolatzaile Gautxoriak Soul Club taldeko Xabier Sagardiarekin eta jaialdia osatzera datorren erakusketa kolektiboaren koordinatzaile Ángela Laurenzekin hizketan aritu gara programazioaren xehetasunez.

Artean, doako bestelako proposamenak ere badaude: ostegunean The Titanians iruindarren kontzertua emanen da Rockolection aretoan eta larunbatean bilboko Akatz taldeak bermutaren orduari erritmoa jarriko dio Zaldi Zurian. Aurten, jaialdiari lotuta eratzen den arte erakusketak pisu nabarmena hartu du programazioan: "I am (a) soul" erakusketa kolektiboak bederatzi emakumezko nafarren lanak bilduko ditu. Gaur ospatuko da irailaren 25a arte ikusgai egonen den erakusketaren inaugurazioa, Kondestablearen jauregian. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!