Itxita egonen da lau egunez Volkswageneko Landabengo lantokia

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 5a, 10:56

Eslobeniako hornitzaileek jasan dituzten uholdeen erruz piezak ez dira jasotzen ari Iruñeko fabrikan eta hartara irailaren 15ean, 18an, 22an eta 29an itxi eginen dute. 

Piezak ez dira iristen ari Landabenera. Horrek eraginen du irailean lau egunez istea Volkswageneko fabrika. Eslobeniako hornitzaileek jasan dituzten uholdeen erruz itxi beharko dute: irailaren 15ean, 18an, 22an eta 29an. Autoetako motoreetan ezinbestekoak diren piezak dira. Eslobenian erauntsiak izan dituzte eta ezin izan diote produkzioari eutsi. Nafarroako zuzendaritzak Enpresa Komitea deitu du gaur: informazioa eman eta egoerak izanen dituen kalteak zeintzuk izanen diren argitzeko asmoa dute. Iruñekoa ez ezik Portugalgo eta Alemaniako lantegiak ere kaltetu ditu Eslobeniako euriteak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!