Irailaren 22an, ostirala hasiko da egitaraua. Arratsaldeko 19:30ean, garaiko eta gaurko mugaz gaindiko harremanei buruz ariko dira solasean Izpegiko lepoan, Bereko bentan.
23an, larunbata, izanen da festa egun handia. Goizean, mendi martxa abiatuko da Baigorritik Izpegira. 11:00etan bizikleta igoera eginen dute Izpegiko lepora, Baigorriko elizako plazatik abiatuta eta bitartean haurrentzako jokoak egongo dira bertan.
12:00etan zintzur bustitzea izanen da Baigorriko eta Erratzuko gaiteroekin eta ondoren, ordu batetan ekitaldi nagusia egingo da.
14:00etan bazkari herrikoia egingo da, eta bitartean txaranga giroa alaitzen egongo da. Bazkarirako txartelak Baigorriko Oronoz saltegian, Erratzuko Zubi Punta ostatuan eta Basaizearen webgunean egongo dira salgai.
Arratsaldeko 17:30ean elektrotxarangak joko du, 20:00etan Tripus-trapus batukada izanen da eta 21:00etan ogitartekoak jateko aukera egongo da.
Eguna bukatzeko 22:30ean kontzertuak izanen dira, hala nola, Mirua, Toc eta DJak.
Antolatzaileek Izpegiko bestak denentzat leku segurua izatea nahi dute, eta horregatik diote ez dutela erasorik onartuko. Behar diren baliabideak ezarriak izanen dira horiek saihesteko eta berehalako neurriak hartuak izanen dira zerbait gertatuko balitz, erasoari erantzuteko.