Eraikin berriak 5.600 metro karratu ditu, hiru solairutan eta soto batean banatuta. Nabarmentzekoa da, beheko soaliruan 30 metro karratuko bulegoa duen toki txiki bat egokitu dela Nafarroako Unibertsitate Publikoak erabiltzeko, heritarrei informazioa emateko lanetarako eta formato txikiko bilerak egiteko.
2017-2030 aldirako mankomunitatearen plan estrategikoak jasotzen duen moduan, egoitza berriaren diseinuan aintzat hartu dira herritarren arretarako funtzionalitate irizpideak, teknologia berriak integratzea, zero isurpeneko ezaugarriak eta pertsonen antolaketa eta kudeaketa.
Ikuspuntu funtzionaletik, proposamenak, sail desberdinen artean sinergiak sortzea ahalbidetzen du eta ingurumen kalitate egokia bermatzen du.
Iruñeko mankomunitateak 39 bisita gidatu programatu egitea aurreikusi du, abuztuaren 28tik irailaren 22a arte izango direnak. Gainera beheko solairuan egongo den Ansoleaga aretoan hiru kontzertu eskainiko dira eta erakundearen webgunean haiei buruzko informazioa emango da.