"Proiektua aurkeztu zeneko sustengua galdu egin dugu obrak hastear zirela", aitortu du Cristina Ibarrolak. "UPN, PP eta PSNren babesa zuen parkingaren eraikuntzak orain ez du sozialisten babesik eta Zabalguneko bizilagunek ere helarazi dizkigute haien kexak eta kezkak proiektuaren inguruan", gaineratu du. Gauzak horrela, Iruñeko Udalak uztailaren erdikaldetik prestatzen ari ziren obrak gelditzea erabaki du. "Behin behineko neurria da, elkarrizketa aroa zabaldu eta plazaren etorkizunaren inguruko adostasunak lortu arte".