Osasuna Bruggen-Akureyri partidaren irabazlearen aurka lehiatuko da Conference Liguean

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 8a, 08:11

Sadarren jokatuko dute joaneko norgehiagoka abuztuaren 24an, arratsaldeko 20:00etan. Bruggenen aurka jokatuz gero "zaleentzako joan-etorri ona" eta "kanporaketa parekatua" nabarmendu ditu Luis Sabalzak.

Osasunak Belgikako Bruggen eta Islandiako Akureyriren arteko kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du Konferentzia Ligako play-offetako kanporaketa, UEFAk astelehen honetan egindako zozketaren arabera. Bi talde horiek ostegunean eta hilaren 17an beste kanporaketa bat jokatuko dute, eta irabazlea izango da Osasunaren aurkaria. 

Talde nafarrak etxean debutatuko du multzoen fasearen aurreko kanporaketan. Abuztuaren 24an jokatuko ditu joaneko partidak eta 31n itzulikoak, biak ala biak arratsaldeko 20:00etan. Hirugarren txandako norgehiagokak abuztuaren 10ean eta 17an jokatuko dira. Ondoren, gorritxoek euren aurkaria zein den baieztatuko dute.

Belgikako Brugge eta Italiako Fiorentina Osasunari toka ziezaiokeen aurkaririk zailenak dira. Izan ere, Belgikako taldeak esperientzia dauka Europako txapelketetan eta irabazle izateko faboritoen artean dago; 18 bider irabazi du Belgikako txapelketa eta iaz Europako final laurdenetako kanporaketetara iritsi zen. 

Hala ere, Luis Sabalza Osasunako presidentea baikor agertu da, "txapelketa azkenean argi dago aurkari guztiak zailak zirela, eta are gehiago kontuan hartuta ez ginela zerrendaburuak. Brujasen edo Akureyriren aurka egingo dugu eta errespetu osoa diegu biei", adierazi du Sabalzak. Bestalde, Bruggeren aurka jokatuz gero, zaleentzat "joan-etorri ona" dela nabarmendu du eta harmailetan gorritxo asko egongo direla baieztatu du; "oso kanporaketa parekatua ikusten dut", baloratu du Sabalzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!