Albiste txarra Osasunarentzat. Izan ere, UEFAk 100.000 euroko zigorra jarri dio klubari Conference Ligue jokatzeko helegitea aurkeztean zuzenbide arruntera jotzeagatik. Gorritxoek konferentzia liga jokatzea lortu dute, baina multzoen fasetik aurrera, bertan lehiatzeko sailkatzen badira, hartan lortutako diru sarreren %5 ere kenduko dio UEFAk. Oraingoan, Klubak iragarri du ez duela helegiterik aurkeztuko
Zigor ekonomikoaz gain, UEFAk urtebeteko zigorra ezarri dio klubari, Europako lehiaketetan parte hartu gabe; bi urtez, klubak justizia arruntera jotzen ez badu, zehapena ondoriorik gabe geratuko da.
Abuztuaren 7an ezagutuko du Osasunak Playoffetako zozketaren emaitzean, noren aurka lehiatuko den.