Pasa den urteko azaroaren 8an gertatu zen erasoa. Osasuna eta Barcelonaren arteko partida baino lehen, Boixos Nois talde ultrako 40 kide inguruk Iturrama auzoko taberna euskaldun eta herritarra erasotu zuten eta uztailean Espainiako poliziak 15 ultren atxiloketa iragarri zuen. Mossoek Casuals Boixos Noiseko alderdirik bortitzeneko burua atxilotu du Gironan.
Dagoeneko 30 kide baino gehiago atxilotu dituzte. Horietako batzuk iazko azaroan Iruñean izandako eraso batekin lotuta daude, Osasunak Bartzelonaren aurka jokatu zuen partidaren eguneko gertakizunen harira, hainbat delitu egotzita.