Iruñeko Udalak azken unean erabaki du bertan behera uztea gaur, ostirala, 14:00etan II. Zabalguneko merkatari eta ostalariekin egitekoa zen bilera, Zangoza kalean aparkalekua eraikitzeko eta Gurutzeko Plaza eraberritzeko proiektu polemikoaz hitz egiteko.
Bilera baino bi ordu eta erdi lehenago jakinarazi zaie merkatari eta ostalariei etenaldia. Bilera Iruñeko Udalak jakinarazi ez duen eta hainbat merkatarik parte hartzeko izena eman ezin izan duten leku batean egin behar zen.
Pili Buldain Parking Ez plataformako kideak azaldu duenez 71 sinadura lortu zituzten bilerara bertaratzeko eta horren aurrean atzera bota dira eta "hori ninguneo bat".