"Etengabe saiatu naiz eta ez dut neure buruari ezer aurpegiratzeko", adierazi du nafarrak, "amorruz eta tristuraz" aire zabaleko kanpainari uko egiten diola azaldu du atletak.
Martinezek Munduko Txapelketari uko egin dio, aurten ezin izan baitu aire zabalean debutatu hainbat arazo direla eta. "Esperientzia txarretatik ikasi egiten dela esaten dute, eta hala izan da, ezin baititut nire helburuak argiago izan, ezta bidean nork lagunduko didan ere". "Hoberena, beste behin, iristear dago", aitortu du Martinezek.
Levantarse y pelear, no queda otra 🥷🦍 pic.twitter.com/hTWvnX8HkH
— ASIER MARTINEZ💥 (@ASIERMARTINEZ17) July 27, 2023