Zucitola gozotegietako langileak zain dira beren egoera noiz argituko den. "Sanferminen bezperan itxi zituzten Iruñeko lau gozotegiak, inolako azalpenik eman gabe" salatu du Euskalerria Irratian ELA sindikatuko Irati Bañuelosek. Orduz geroztik ez dute informaziorik jaso enpresaren aldetik. "Sinesgaitza da egoera izan ere Sanferminetan lan eta fakturazio handia izaten da" azaldu du Bañuelosek, "Ez dakigu zein den enpresaren asmoa, ERE edo ERTE bat deitu".
Argipenak eskatzeko, datozen egunotan Zucitolako lau gozotegien aurrean elkarretaratzeak eta protestak eginen dituzte langileek.