Argazkiak abuztuaren 16tik irailaren 12ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eta aukeratutako argazkiak Yamaguchiko liburutegian egongo dira ikusgai, irilaren 17tik urriaren 2ra arte.
Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute, horien artean argazkilari profesional bat egongo delarik, eta lau sari banatuko dira. Lehena 300€koa, bigarrena 200€koa eta hirugarrena 100€koa. Azkenengo saria, 100€koa, publikoak aukeratuko du.
Epaimahaiaren erabakia urriaren 2an izango da, “Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna” ospatu eta biharamunean.
Lehiaketan argazkigintzako edozein zalek edo profesionalek parte hartu ahal izango du eta gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango dira.