Urtero bezala, Udalak herritarren laguntza eskatzen du Vespa velutina garaiz detektatzeko. Horrela, lehen mailako habiak detektatzen dituztenek zuzenean jarri behar dute harremanetan Desinfekzio Parkearekin 948 420 994 telefonoan edo Herritarren Arretarako Zerbitzura deituz 010 edo 948 420 100 telefonoetan. Datozen asteetan, Iruñeko Udalak habien gainean jardungo du, leku publikoetan zein pribatuetan, doan ematen den zerbitzu batean.
Udaberrian kendu behar dira otsailetik aurrera eraikitzen ari diren lehen mailako habiak. Habia horiek teniseko pilota baten tamainako egitura esferikoa dute, eta, normalean, leihoetako ateburuetan, teilatu hegaletan, ataripeko habeetan edo eite txikiko zuhaitzetan kokatzen dira.
Udal Desinfekzio Parkeak, intsektu horren hedapenaren aurkako protokoloa aplikatuz, 43 tranpa jarri zituen joan den udaberrian hiriko 15 eremutan, eta 450 liztor harrapatu zituzten. 2022-2023 zikloan atzemandako 48 habietatik 22 erretiratu egin ziren, lau inaktibatu egin ziren, beste lau, 112ra bideratu ziren kentzeko edo inaktibatzeko, eta 18 erregistratu eta markatu egin ziren, erretiratze datatik edo aurreikusitako inaktibazio-alditik kanpo detektatu zirelako.
Udaren amaieran ernaldutako emeek habia utzi eta negurtu egingo dute, datorren urteko otsaila inguruan berriro zikloa has dadin.