“Bederatzi egun hauetan zehar peñak giro inbidiagarriaz inguratuta egon dira, non jende gazte
asko ikusi ahal izan den, hurrengo belaunaldietan hauen jarraipena bermatzen duena” dio balantze oharrak, irteera, Peñetako local eta jardueretan izandako giro ona azpimarratuz.
Eraso sexistak eta Udaltzainen jazarpena
Iruñeko Peñek Sanferminetan izandako eraso sexistak eta bortxaketak gaitzetsi dituzte, Iruñerriko mugimendu feministak egindako lana txalotuz eta eskertuz.
Sanferminen bezperan, hainbat Peñeke tea hiriko beste eragile eta lokalek jasotako isun mehatxuak ere salatu dituzte, baita poliziaren gehiegizko presentzia eta mugimendu kontrolak ere.
Errespetua eskatu nahi izan dute, Sanfermin hauetan Peñetako txarangek izan dituzten eraso eta errespetu faltak agerian utziz. Zentzu horretan, Iruñera datozen bisitariei bertako ohiturak ezagutzea eta hauek errespetatzea eskatu dute Peñek.
Zikinkeriarekin kezka azaldu dute 16 Peñek: “Gure kaleak hobeto garbitzeko eskatzen diogu Iruñeko Udalari, horretarako komun
publiko gehiago behar direla pentsatuz” dio oharrak. “Uste dugu Iruñeko Udalak indar handiagoa egin behar duela hiriko ostalaritzarekin, berrerabil daitezkeen edalontziak erabiltzeko, horrela, sortutako zaborra gutxitzen dela bermatzeko” gaineratzen dute.
Zuzendaritzarik gabe
Iruñeko Peñen Federaziak une honetan ez du zuzendaritzarik, festen besperan dimisioa eman baitzuen aurrekoak, federazo barruko tirabirak direla eta. 16 Peñek zuzendaritza eta presidente berria hautatu beharko dute datozen hilabeteotan.