Ollokin ostiral honetan piztutako baso-sutea kontrolpean eta fronte aktiborik gabe dagoela adierazi du Foruzaingoak, baina freskatze-lanak egiten jarraitzen dute, berpizteak saihesteko. Larunbat arratsaldean berpizte txikiak izan ziren haizearen eraginez, baina sutea kontrolpean mantendu zen. Suteak 70 hektarea inguru suntsitu ditu.
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, Nafarroako Baso Suteen Larrialdietarako Babes Zibileko Plana 1. mailan dago eta aktibatuta mantentzen da. SOS Nafarroa 112 zerbitzuko Larrialdiak Kudeatzeko Aretoak ostiralean 14:29an jaso zuen sutearen berri, eta Cordovillako suhiltzaile-parkeko, Helitransportada Brigadako (BHIF), Ingurumenaren babeseko kideak eta Trinitarios, Lizarra, Zangoza eta Tafallako parkeetako suhiltzaileak.
Sutearen tamaina dela eta, eta iguruko herriguneetan arriskua zegoenez, Larrialdi Plan Bereziaren 2. maila katibatu zuten ostiraleak aireko bitartekoen laguntza eskatuta. eta lurrean kargatzeko hegazkin bat bertaratu ziren. Bestelako prebentzio neurrien artean boluntarioak eta Gurutze Gorriko anbulantzia bat sartu ziren.
Foruzaingoaren Ingurumena Babesteko Brigadako Ikerketa Taldeak sutearen arrazoiak ikertzen dabil oraindik ere. Ostiralean gizonezko bat atxilotu zuten sutearen egiletza aitortuta eta epailearen aurrera eraman ondoren, atxilotua behin-behineko askatasunean geratu zen.