Adarkatu bat zazpigarren entzierroan

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 13a, 09:32

Adarkadaren unea (Argazkia: EITB)

Adarkada barrabil zorroan pairatu du, Telefonicako tartean. Beste bi korrikalari eraman dituzte ospitaletara. Batak beso luxazio bat dauka, besteak kolpea hankan.

Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek 2 minutu eta 19 segundoan egin dute Santo Domingoko eta Zezen plazako ukuiluen arteko bidea. Lasterketa azkarra eta arriskutsua izan da.

Santo Domingoko aldapatik bi korrikalari eraman behar izan dituzte ospitaleetara arta zitzaten. Biotako bat 20 urteko gizonezko iruindar bat da, eta ezker errotulan izan du luxazioa, Besteak besoan izan du kolpea.

Hirugarren ospitaleratua, eskrotoan adarkada pairatu duena, 58 urteko gizon herbeheretar bat da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!