Inziartek Lehengo lepotikan burua bere bakarkako lehen lan luzeko kantuak ekarriko ditu Sanferminetara, baita aurten karrikaraturiko Denak begira daudelaik singlea ere.
Diskoan sonoritate tradizionalena abangoardistarenarekin harilkatu du. Diskoa, oro har, pop ilun baten baitan dabilen arren, Nafarroako herri kantutegiari erreferentzia etengabeak dauzka. Melodia gogoraerraz eta alternatiboetan oinarritutako eraginen bilduma bat da, etxearen eta sustraien baitan ari dena, modu intimoan beti ere.