Festaren lehen sei egunetan, 188.300 pertsona bertaratu dira musika emanaldietara

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 12a, 13:01

Ikusleen % 62,4 Gazteluko eta Foruetako plazara joan ziren, eta % 21,3 Antoniuttiko saioetara.

Aurtengo San Fermin egitarauko musika proposamenak, jaietako faktore garrantzitsuak dira. Babes Zibileko Tokiko Batzarrak gaur goizean ezagutu du espazio publikoko bost agertokitan izandako jendetzaren datua. Guztira,188.300 ikusle izan dira uztailaren 6tik 11ra bitartean. 

Bertaratutakoen % 62,4 Gaztelu plazan eta Foruen plazan izan dira, 67.000 eta 50.600, hurrenez hurren. Antoniuttiren Dj eta berbenak hirugarren lekuan daude 40.200 asistentziarekin. Laugarren postuan gurutzeko plaza dago,16.400 ikusle dantzaldietara bertaratu direlarik, eta horiei beste 2.200 gehitu behar zaizkie banden musikan. Azkenik, Konpainia plazako proposamenetan 11.900 asistentzia erregistratu dira.

Aurreko egunetako kontzertu eta saioetatik, bostek 10.000 asistentzia lortu edo gainditu dituzte. Horietako hiru Gazteluko Plazan izan dira: Fangoria uztailaren 8an (20.000), La Sra Tomasaren kontzertua eta Lágrimas de Sangre uztailaren 7an (12.000 eta 15.000 asistentzia, hurrenez hurren) eta Dani Fernandezena 9an (10.000). 

Uztailaren 8an, larunbata, Les Gallopez taldeak Foruen plazan emandako kontzertua ere iritsi zen 10.000 ikusle izatera, eta egun horretan bertan Antoniuttin, Superhollywood eta Dj Rios taldeek 12.000 asistentzia jaso zituzten gau-tartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!