Abiadura, arriskua eta zaurituak laugarren entzierroan

Iosu Ganuza Garcia 2023ko uzt. 10a, 09:02

Fuente Ymbroren lasterketa Estafeta kalearen hasieran.

Zazpi erietxeratu izan dira, haietako bat adarkadarengatik.

Eroriko eta kolpe anitz gaurko lasterketan. Fuente Ymbroko sei zezenek abiadura handiz ekin diote entzierroari. Erratza bailiran egin dituzte 800 metro luzeak.

Gaztainkara koloreko zezenak eragin ditu kolpe eta une arriskutsu gehienak. Estafetan hiru korrikalariren aurka egin du, haietako bi airetara jaurtiz eta kolpe latzak eraginez. Estafetan ere beste adardun batek irrist egin du eta hiru korrikalari eraman ditu aurretik.

Plazara bananduta iritsi da taldea, hiru adardun aurretik eta beste hiru atzetik.

Azkenean bi minutu eta hogeita bat segundu iraun du entzierroak. Zazpi erietxeratu izan dira azkenean, denak kolpeengatik nahiz eta hasiera batean esan duten haietako bat adarkada batengatik izan dela esan duten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!