"Hitzak eta soinuak inpunitatearen aurka" Germanen omenez

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 8a, 13:28

Ekitaldia Orreaga kalean izan da eta Sustrai Colinak eman dio hasiera

78ko Sanferminak gogoan ekimeneko kideek ongietorria eman nahi izan diete bertaratu diren pertsona guztiei. Eszenatoki erraldoia prestatu dute Orreaga etorbidean ekitaldia egiteko, izan ere, musikari ezberdinak parte hartuko dute. Iruñeko peña ezberdinak ere ekitaldira gerturatu dira eta lore eskaintza egin dute. 

Musikariek protagonismoa hartuko dute 78ko Sanferminak gogoan ekimenak urte guzti hauetan memoria berreskuratu eta bizirik mantentzeko hainbat musikarik egindako lana azpimarratu nahi izan duelako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!