Hala adierazi du Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak, Sanferminetako Babes Zibileko Toki Batzordearen lehenengo bileran parte hartu aurretik. "Dudan azken informazioa salatuak lau direla da. Hiru atxilotuta daude eta bat ziurrenik datozen orduetan atxilotuko dute", azaldu du alkateak.
Ibarrolak deitoratu egin ditu gertakari horiek, eta "Iruñeak sexu-eraso mota guztiak erabat errefusatzen" dituela nabarmendu du. Azpimarratu duenez, "lana egin behar dugu, baina ez bakarrik egun hauetan, faktore anitzeko lana da, eta urte osoan zehar lehentasunezko zerbait bezala landuko dugu".
Gainerakoan, adierazi du jaiak "oraingoz lasaitasunez" igarotzen ari direla, "jende askorekin eta giro onarekin". Gainera, alkateak langile guztien lana eskertu du (garbiketa, osasun zerbitzuak, segurtasun kidegoak...), "egunero ahalegin handiz lan egiten dutelako Sanferminak lasaitasun osoz bizi ahal izateko".