Lasterketa azkarra eta bizia izan da Palmosillako zezenek egin dutena. Ikuilutik atera bezain laster Opiparo izeneko adardun beltzak hartu du aurrea baina Merkaderes kalera iritsi aurretik batu egin da taldea.
Estafetako bihurgunea arazorik gabe hartu dute zezenek eta kalean gora egin ahala zatitu da taldea berriro bi zezen gaztain kolore gelditu dira atzean.
Telefonikan izan dira une arriskutsu batzuk baina ez da adarkaturik izan eta zezen plazan nahiko bateraturik sartu dira bost adardun eta haietako bat apur bat atzetik sartu da. Horrek luzarazi du apur batez lasterketa, izan ere Escandalito izenekoak buelta eman du area zapalatzen ari zelarik. Hala ere azkar bideratu dute zezendegira.
Sei pertsona, horietako hiru estatubatuarrak, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte hainbat traumatismo direla eta, 2023ko sanferminetako lehen entzierroaren ostean.
Beste hirurak Iruñekoak, Ollokikoak eta Ripolletekoak (Bartzelona) dira.