Sergio Barnadiaran izan da sukaldari Zaldiko Maldiko elkartean, hamaiketako klasikoa prestatu du. Egunean zehar elkarte kideak alde batetik bestera ibiliko dira baina egoitzan bertan eskaintza gastronomiko eta kulturala izango da nagusi. Bi bazkari nagusi prestatu dituzte: uztailren 10ean 100 lagun elkartuko dira potxak, zezenkia eta meloi freskoa hartzeko. Uztailaren 12an bat eginen dute euskal elkarteen bazkariarekin.
Ihitz Iriart irratiko laguna ere gerturatu da eskaintza kulturalaz mintzatzeko. "Programazioak zezenketen eskaintza alternatiboa eskaini nahi du, Djak, txarangak eta bestelakoak izanen dira arratsaldero". Zaldiko egunean Atzar Bale taldea izanen da, talde baigorriarra. Uztailaren 11n aldiz bertso saioa izanen da. Kottoi eta Harresi taldeak izanen dira 13an. Elkarteak goizeko 12etan irekiko ditu ateak egunero giro “xarmangarria” sustatzeko. Arratsaldeetan 18.00ak aldera irekiko dute itxi arte.