Karmen kaleko Herriko Tabernak antolatutako sanferminetako ekimen kultural guztiak bertan behera utzi dituzte. Atzo eguerdian udaltzaingoa tabernara bertaratu zen eta ekimen bakoitzagatik 6.000€ eta 60.000€ arteko isun zigorraren mehatxua jaso zuten.
Herriko Tabernak ohar batean adierazi duenez "jatetxea eta tabernatik haratago doan proiektua da" eta auzokideekin batzarra egin zuten martxoaren 7an eta bertan eskaintza kultural egokitzeko eta auzokideen iritziak aintzat hartzeko erabakiak hartu zituzten. Hala ere, nahiz eta auzokideen oniritzia jaso, udaltzaingoak isun mehatxua ezarri die eta antolatutakoa bertan behera utzi dute. "Eskaintza kulturalak ez du inor molestatzen, kontrara, bestelako jai eredu herrikoi bati ekarpena egiten dio", azaldu dute.
"Zuen guztion elkartasunak txoko hau bete dezan beharko dugu inoiz baino gehiago", nabarmendu dute oharrean eta gogorarazi dute eskaintza gastronomiko zabala izango dutela egunotan eta mantenduk dela bere horretan.
Zabaldu eta Zatozte mesedez.
— Herriko Taberna (@HerrikoTaberna) July 5, 2023
Bertan itxarongo zaituztegu! pic.twitter.com/nCLVrBjkY4