Erraldoiekin egoteko azken aukera

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 14a, 06:00

Konpartsari agurra eginen zaio gaur, Gazteluko plazan.

9:30 Irteera: Ezpeletaren jauregia.

Kale Nagusia, Hilarion Eslaba, San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Zapateria kalea, Udaletxe plaza, San Saturnino kalea, Kale Nagusia, San Lorentzo eliza. Han San Ferminen Zortziurrena eginen da (atsedenaldia 11:00etan).

Elizkizuna amaitutakoan, Konpartsak Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino. Han dantzak hiriaren ohorean. 

Mercaderes eta Txapitela kaleetan barna Gazteluko plazaraino. Bertan agur-ekitaldia egingo da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!