Uztailaren 5etik 14ra, Iruñea aparkatzeko zonalde laranja izango da

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 4a, 12:25

Uztailaren 15ean berrezarriko dira ohiko aparkatzeko eremuak.

Sanferminetan zehar, uztailaren 5etik 14ra, biak barne, Iruñea aparkaleku laranja bihurtuko da. Eguneko 24 orduetan zehar 3. eta 10. sektore bitarteko aparkaleku guztiei eta bizilagunentzako mugatzen ez den 2. sektoreko zatiari eragingo die neurriak.

Eremu laranjatik kanpo geratuko diren salbuespenak daude, 9. sektoreko Muelle kalean aparkatzeko iraupen luzeko eremua esaterako, urteko gainerako egunetan bezala mantenduko da. Era berean Renfeko geltokian aparkatzeko gunea gorri mantenduko da eta udal-hilerriko eremu berria ere bai; bertan, lehenengo ordua doan izango da eta gainerako ordutegia, eguneko 24 orduak barne, laranja izango da. Beraz, hirian ez da doako aparkalekurik egongo eta zerbitzuak ohiko funtzionamenduan aldaketarik gabe jarraituko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!