Jauzi Ekosoziala eta Extinction Rebellion taldeko kideek larrialdi klimatiko bete-betean Gorraizeko golf zelaian baratze bat jarri dute. Nafarroako hainbat zonaldeetako egoera larria salatzeaz gain, golf zelaietako uraren xahuketaren aurkako ekimena aurrera eraman dute klimaren aldeko taldeek. Horretarako, baratze bat jarri dute Gorraizko golf zelaiko belardian, hainbat zulo egin dituzte eta Erriberako lehortea dela eta, bertako barazkiak landatu dituzte.
Golf zelai bakoitza ureztatzeko egunero gutxienez 100.000 litro ur behar direla azaldu dute ekitzaileek eta Nafarroan ez ezik, estatuko beste 10 zelaietan sartu eta baratzeak jarri dituzte.
Erriberan lehortea eta aberatsak denon ura botatzen. Atzo, @XrIrunea|ko eta Jauziko aktibistak Gorraizko Golf Zelaian sartu ziren xahuketa salatzera.
— Jauzi Ekosoziala (@Jauzieko) July 2, 2023
----
Activistas de XR y Jauzi entraron ayer en el campo de Gogolf de Gorraiz para denunciar el derroche de agua. pic.twitter.com/VMQ6UIy7mR