Udala hiria Sanferminetarako egokitzen ari da: zakarrontzi gehiago eta berdeguneak hesituta

Nerea Garcia Valencia 2023ko eka. 28a, 13:37

Sanferminetarako egokitzapen lanak. (Argazkia: Iruñeko Udala)

20 aparkaleku modulu ere kentzen ari dira

Hiri eremuari dagokionez, hiriko gune bisitatuenetan 800 zakarrontzi inguru jartzen ari dira, farola edo lurrean ainguratuta. Erdiguneko berdeguneak ere prebentzioz hesitzen ari dira, hala nola, Takonerako perterreak, Sarasate pasalekuko perterreak edo Antonutti.

Egun hauetan, bizikletentzako 20 aparkaleku modulu ere kentzen ari dira, erabiltzaileei iragarri ondoren. Gazteluko plaza, kale Nagusia, Merkatari kalea, Kuria kalea, Oinutsen kalea, San Bartolome gotorlekua, Pellejeria txokoa, Errekoleten plaza eta Nafarroako Museoko zabalgunekoak hain zuzen ere. Gainera, asteazken honetan desmuntatu egin dira Zezen Plazako eta Konpainia plazako bizikleta elektronikoak alokatzeko udal zerbitzuaren oinarriak.

Dagoeneko hasiak dira festarako agertokien hainbat egitura muntatzen eta gune batzuetan hiri altzarien elementuak kendu dituzte aurreikusitako jardueren garapena errazteko. Asteazken goizean hasi da Udaletxe Plazan Txupinazoarekin, entzierroarekin eta Gaixoa ni-rekin batera egongo den megafonia sistema muntatzen.

Hilaren hasieratik Iruñeko Udalak komunak jartzen ari da ere hiriko 18 puntutan, zerbitzu sareetara konektatuta eta uztailaren 4ean Gaztelu Plazako komunen truck-a iristen denean itxiko da instalazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!