Herri Sanferminen bazkaria eginen dute, uztailaren 10ean

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 27a, 08:42
Herri Sanfermin plataformaren barraka politikoak 2019an.

Txartelak Nabarreriako Mesonen, Karmen karrikako Herrikon eta Katakraken daude salgai

Herri Sanferminak plataformak herri bazkaria eginen du uztailaren 10ean, 14:30ean, O plazan. Txartelak dagoeneko 12 euroan dira salgai, Nabarreriako Mesonen, Karmen karrikako Herrikon eta Kale Nagusiko Katakraken.

Bazkariaren ondotik kontzertua izanen da The Titanians eta Alarma Morea taldeekin eta Hofe artistarekin.

Irudia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!