Sanferminetan euskaldunon bazkaria eginen dute, uztailaren 12an, asteazkenarekin. Maiatzaren 2ko plazan izanen da, 15:00etan, eta bazkalondoan “eromeria kolosala” eginen dute. Hitzordua iragartzeko afixan irakur daitekeenez, atun jana 2.0 izanen da, Karrikiri elkarteak urtero, Sanferminetan, Zaldiko Maldiko elkartean prestatzen zuen otordua gogoan.
Doneztebeko Santamaria etxeak zerbitzatuko du otamena eta dagoeneko menua zehaztu dute: entsalada, paella, bildoskia txilindronean, azken burukoa, kafea eta kopa. Barazkijaleentzako menua nahi izanez gero edo alergiarik izatekotan, txartela erosterakoan abisatu beharra dago.