Iruñeko Udalak gaur goizean zozkatuko ditu hauteskunde mahaietako 837 postuak

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 26a, 08:06

Ezohiko osoko bilkura eginen dute 9:00etan 

Iruñeko Udalak ezohiko osoko bilkura eginen du gaur 9:00etan, uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetako mahaietako 837 postuak zozkatzeko. Horietatik 279 mahaiko presidente izanen dira eta 558 mahaiko kide. Ordezkoak ere izendatuko dituzte. Beraz, hautatuak guztira 2.511 izanen dira. Hautatuek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte, eta 70 baino gutxiago.

Zozketak bi zati ditu. Lehendabizikoan, bederatzi txandatan, lau zenbakidun bola aterako dituzte. Hala lau zenbakidun zifrak osatuko dituzte. Lehen zenbakia mahaiko presidentearena izanen da, bigarrena lehen ordezkoarena eta hirugarrena bigarren ordezkoarena.

Laugarren zenbakiak mahaiko lehen kidearena izanen da, eta bosgarrena eta seigarrena lehen eta bigarren ordezkoena. Zazpigarren zenbakia mahaiko bigarren kidearena izanen da, eta zortzigarren eta bederatzigarrena, ordezkoena.

Hortik aurrera zozketaren bigarren zatia hasiko da. Horretan, prozedura informatiko baten bitartez arestian hautaturiko zenbaki guztiak erroldako zenbakiekin uztartuko da, eta hala jakinen da zeinen diren hautaturiko 2.511 herritarrak. Zerrenda inprimatuko da, osoko bilkurak onartuko du, eta udal idazkariak sinatu eginen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!