Beste behin ere, Paz de Ziganda ikastolako helduen abesbatzak bere alderdi
solidarioena erakutsiko du ekainaren 16an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean eskainiko duen ongintzazko kontzertua eskainiz. Carlos III.eko Kaputxinoen Elizan Jerejef Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde kontzertua eskainiko dute.
Jerejef irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Senegalen osasunaren eta hezkuntzaren inguruko hainbat proiektutan lan egiten du. Paz de Zigandako abesbatzak ordubeteko kontzertuan, Bach eta Fauré mailako konpositoreen lanak eta, hala nola Benito Lertxundi edo Junkal Guerrerok konposatutako lan folklorikoagoak errepasatuko ditu.
Ongintzazko kontzertua denez gero, emanaldira joateaz gain, proiektuarekin lankidetzan jardun daitekeela adierazi du abesbatzak, zero ilaran dohaintza egiten, ES25 2100 5168 9102 0003 2568 kontuan edo 635 666 104 zenbakira BIZUM bitartez.