Sanferminetako entzierrotxoa ikusteko zozketan izena emateko epea bihar irekiko dute

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 6a, 18:04

Ekainaren 7tik 9ra irekita egongo da zozketan parte hartzeko epea eta guztira 1.400 pase zozkatuko dituzte. 

Sanferminetako entzierrotxoa ikusteko zozketan izena emateko epea ekainaren 7an hasi eta ostiralean, 9an, amaituko da. Iruñeko Udalak 175 pase bikoitz zozkatuko ditu entzierrotxo bakoitzerako, uztailaren 6tik 13ra, guztira, 1.400 doako pase esakiniko dituzte. Izena emateko 010 edo 948 420 100 telefonoetara deituz edota udalaren webgunean sartuko beharko dira herritarrak.

Parte hartzeko, nahikoa da NAN, AIZ edo pasaportea izatea. Ez dago adin-mugarik eta ez da beharrezkoa Iruñean erroldatuta egotea. Izen-abizenak, harremanetan jartzeko telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa ematearekin nahikoa da zozketan izena emateko. Eskatzaileak SMS bat edo inskripzio-kodea duen mezu elektroniko bat jasoko du eta pertsona bakoitzeko inskripzio bakarra onartuko da. Izena emateko epea amaitutakoan, eskaerak berrikusiko dira bikoiztutakoak ezabatzeko.

Paseen zozketa ekainaren 14an, asteazkenean, egingo da eta, hurrengo bi egunetan, SMS, posta elektroniko edo telefono finkoen kasuan telefono dei bidez jakinaraziko zaie saridunei. Ekainaren 19tik 22ra, paseak Civivox Condestablen jaso ahal izango dira. Jasotzen ez diren paseak itxaron-zerrendan geratzen diren pertsonen artean banatuko dira, zozketaren ordenari jarraituz.

Entzierrotxoa, Gasaren eskortetatik Santo Domingoko eskortetaraino zezenak eramateko 440 metro inguruko ibilbidea, 22:00ak aldera hasiko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!