Osasunak jaurtiko du Txupinazoa, Maiak hala erabakita

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 6a, 07:19

Iruñeko alkate Enrique Maia Osasunako presidente Luis Sabalzarekin, artxiboko irudi batean.

Luis Sabalza presidenteak bere burua hautagai gisa proposatu du

Iruñeko jarduneko alkate Enrique Maial alde bakarreko erabakia hartu du: Osasunak jaurtiko du 2023ko Sanferminetako hasierako Txupinazoa. Hori horrela, orain Osasunak berak erabaki beharko du taldearen izenean nork piztuko duen metxa. Udalak alkatearen erabakiaren berri eman bezain pronto, Luis Sabalza presidenteak prentsaurrekoa eskaini zuen, eta, argiki ez esanagatik ere, bere burua hautagai moduan proposatu zuen. “Oso litekeena ematen du presidenteak egun horretan zeregin bat edukitzea”, esan zuen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!