Iruñean, ekainaren 6an, asteartearekin, sanferminetako eskaileratxo tradizionalaren azken koska ospatuko da, sanferminak hasteko hilabete falta denean Iruñeko Udalak hiriko Alde Zaharreko kaleak alaitasunez beteko dituen adin guztietako herritarrendako musika-programa prestatu du La Pamplonesaren, San Saturninoko kofradiaren, Broken Brother Brassbanden eta Nafarroako Swing elkartearen eskutik.
Iruñeko Swing Elkarteak dantza kaleetara ateraz irekiko du azken eskaileratxoaren egiteraua. Swing maitale guztientzat irekitako jarduera eta ikuskizuna izango da. Dantzariekin batera, Broken Brothers Brass Bandek joko du, New Orleanseko kale-taldeen egungo soinu tradizionala eskainiz. Askotariko estiloak tartekatzen ditu taldeak, jazz garaikidearen eraginak jasotzen ditu, grooves dantzagarriak, rapa, inprobisazio kolektiboa eta gospela talde-kantuak ere bai.
Bestalde San Saturnino Musika Kofradiak Iruñeko eta Nafarroako historia kantatuz eta kontatuz berreskuratzen ditu doinuak. Azkenik, jaietako protagonista nagusietako batek, La Pamplonesak, joko du. Sanferminetako musika errepertorioa eramango dute kaleetara eta Iruñea diana, pasodoble eta abesti herrikoiekin girotuko dute.
Egitaraua
- 19:00 – 20:30. Nafarroako Swing elkartearen ikuskizuna, Gazteluko plazan
- 19:00 – 20:30. Broken Brother Brass Banden kalejira, Udaletxe plazan hasi eta Gazteluko plazan amaituko da, eta gero 30 minutuko kontzertu bat eginen dute han.
- 19:00 – 21:00. San Saturninoko kofradiaren kalejira Estafeta kaletik abiatuko da eta ondoren, Karlos III.aren etorbidean, zezen-plazaren ondoan, Orreaga etorbidean, Gazteluko plazan eta San Nikolas kalean barna ibiliko da.
- 20:15. La Pamplonesaren kalejira, Udaletxean hasi eta bukatuko da
- Ibilbidea: Udaletxe plaza - San Saturnino kalea - Kale Nagusia - Hilarión Eslava kalea - San Frantzisko plaza (geldirik jotzeko geldiunea) - San Migel kalea - San Nikolas plaza (geldirik jotzeko geldiunea) - Sarasate pasealekua - Gazteluko plaza (geldirik jotzeko geldiunea) - Xabier kalea - Estafeta kalea - Mercaderes kalea - Udaletxe plaza (geldirik jotzeko geldiunea)