"Nik ez dut esan neure burua aurkeztuko dudanik alkatetzarako. Indar aurrerakoi guztien arteko elkarrizketa da behar dena", esan du Geroa Baiko Koldo Martinezek. Lau indar aurrerakoiak hitz egitera eseri beharko luketela uste du Martinezek. EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa-ko hautagaiak batzartu beharko liratekela iruditzen zaio eta akordioak erdietsi. "Guztion artean adostasunetara iristeko aukerak daude", dio Martinezek.
PSNren erantzukizuna da EH Bildurekin hizketarako mahai baten bueltan eseri nahi ez izatea : "Hark eman beharko ditu azalpenak". Iruindarrek lau indar aurrerakoiei eman diete %55eko babesa. "Botoak erdietsita eskubide asko ematen dizute gauza bat edo bestea egiteko, alternatiba bakartzat zure burua aurkezteko, botoa norbaiti ez zeniola emanen esan zenuenez horretan tinko segitzeko...baina udal gobernu anitza eta aurrerakoia erdiesteko helburua izanda ezin da beste aldera begira geratu", aipatu du Martinezek alderdi sozialistari erreferentzia eginez.