13.000 pieza guztira. 850 metroko ibilbidea. 450 metro entzierro txikietarako. 900 zutoin eta 2.700 xafla. Horiekin guztiekin osatzen dute urtero Aldaz zurgindegiko langileek entzierroko ibilbidearen hesia. Hilabete osoa beharko dute dena osatzeko. Lana errazteko xafla eta zutoin guztiak letrez eta zenbakiz markatuak daude, hala, leku berean jartzeko. Ibilbide osoa ez da sanferminek irauten dituzten egun guztietan bere horretan egoten. Desmuntatu behar izaten dira zenbait zati eta muntatu berriz ere. Horretarako, uztailaren 7tik 14ra 40 lagun aritzen dira lanean.
1776tik jartzen da hesia
Sanferminetako lehen urteetan mantak, gurdiak eta sokaz babesten zituzten eraikinak. Behin baina, zezen batek ihes egin eta emakume bat larriki zauritu zuen. Horrek eragindako hausnarketa baten ondoren iritsi zen 1776. urtean entzierroko ibilbidea hesitzea. Ordutik, zurezko hesia jartzen da. Hasierako urteetan hesi bakarra jartzen zen, gerora, birekin babesten da.