2.000 sarrera baino gehiago erosi dira Gazte Kultura Bonuarekin NICDOn

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 1a, 19:37

18 urteko gazteentzako laguntza honekin erositako sarrera gehienak Navarra Arenako eta Baluarteko kontzertuetarako izan ziren.

Kultura eta Kirol Ministerioak bultzatutako Gazte Kultura Bonua ekimenaren lehen sei hilabeteetan 2.000 sarrera baino gehiago saldu dira NICDO sozietate publikoak kudeatutako kultur ekitaldiak egiten diren egoitzetan.

Gazte Kultura Bonu honen bidez, 2022an 18 urte betetzen dituzten gazteek 400€ko txartela jasotzen dute 12 hilabetetan zehar askotariko kultura espazioetan gastatzeko. Nafarroan, erosi diren sarrera gehienak Navarra Arena pabilioiko eta Baluarte auditoriumeko kontzertuetarako izan dira, baina proiekzioetarako sarrerak ere erosi dira, bai Iruñeko Planetarioan, bai Nafarroako Filmategian; baita umore- eta dantza-ekitaldietarako ere: orkestra, erakusketan, operan, Punto de Vista edo Pamplona Negra jaialdiaetan, sariketetan eta haurrentzako ekitaldietan.

Datu horiek Gazte Kultura Bonuaren ibilbidearen lehen sei hilabeteetan lortu dira, 2022ko abendutik 2023ko maiatzera bitartean. Erabiltzaileek gehien eskatu dituzten ekitaldien artean, Quevedo, Morat, El lago de los cisnes, Marea edo Pablo Alborán ikuskizunak daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!