Iruñeko haur-eskola publikoetako onartuen behin betiko zerrendak ekainaren 9an, ostiralean, argitaratuko dira. Behin-behineko zerrendetarako aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren hemen argitararuko dira behin-betiko zerrendak: pamplona.es webgunean, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen webgunean, navarra.es atariko izapideen katalogoan eta eskainitako ikastetxe bakoitzean, baita Udalaren titulartasunekoetan nola Nafarroko Gobernukoetan ere. Matrikula egiteko epea 2023ko ekainaren 9tik 16ra izanen da, biak barne.
Onartuen behin-behineko zerrendak maiatzaren 9an argitaratu ziren, eta erreklamazioak egiteko epean 375 aurkeztu ziren. Aurreko urteetako datuekin alderatuta “kopuru hori oso handia” dela adierazi du Udalak. Izan ere, 2022an 69 izan diren hain zuzen ere jasotako erreklamazioak. Gehienak Gizarte Segurantzan alta emateko agirien aurkezpenari buruzkoak izan dira. 375 erreklamazioak aztertzeko orduan zorroztasun juridikoa bermatzeko behin betiko zerrendak beranduago argitaratu eta matrikula egiteko epea atzeratu da, Hezkuntza Saila eta Iruñeko Udalaren administrazioetako zerbitzu juridikoek egindako txostenak ez baitzetozen bat.