Jerejef hitzak eskerrik asko esan nahi du euskaraz. Izen bereko elkartea aspaldi ari da Afrikako lurralde horretan lanean. Miseria gorrian bizi diren herritarrak laguntzen dituzte. Amaia Alonsoren esanetan, “gure xede nagusiak bertakoei azpiegiturak eskaini, zeregin ezberdinetan trebatu eta gizarte laguntza ematea dira”.
Senegalgo egoera politikoaz, sozialaz, ekonomikoaz eta kulturalaz luze aritu gara Kañajora ekintzailearekin. Wolof hizkuntza primeran ikasi duen laguna.
Jerejef elkarteak laguntza ekonomikoa biltzeko musika kontzertu bat antolatu du, ekainaren 16an, Carlos III. etorbideko Kaputxinoen elizan, arratsaldeko 19:30ean. Bertan izanen da Paz de Ziganda Helduen Abesbatza.