M28 udal eta foru hauteskundeak

Zurekin Nafarroak “Iruñean eskuineko gobernurik egon ez dadin” bere esku dagoen guztia egingo du

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 31a, 19:58

Ezkerreko aldaketa lortzeko indar aurrerakoi guztiekin hitz egingo dute eta aldaketa hori “PSNren eta EH Bilduren botoak batuta bakarrik da posible”, nabarmendu dute.

Zurekin Nafarroak adierazi du "bere esku dagoen guztia" egingo duela "Iruñean eskuineko gobernurik egon ez dadin", eta horretarako indar aurrerakoi guztien arteko akordioa proposatu du. “Iruñeko udal taldetik, koherenteak gara kanpainan esan dugunarekin; indar aurrerakoi guztiekin hitz egingo dugu Iruñean ezkerreko aldaketa lortzeko”, nabarmendu du Zurekin Nafarroak arratsaldean helarazitako prensa oharrean.

Alderdiaren iritziz, hauteskundeetako emaitzek gehiengo zabala eman diete ezkerreko eta eskuineko indarrei; 16 zinegotzi, eta 11 eskuindarrei. “14 boto behar dira gehiengo aurrerakoia lortzeko, eta hori PSNren eta EHBilduren botoak batuta bakarrik da posible”, adierazi du Zurekin Nafarroak.

Koalizioak nabarmendu duenez, "Iruñeak ez ditu lau urte gehiago merezi eskuineko gobernuan, norabiderik gabe, aurrekontuak onartzeko gaitasunik gabe, sektarioa bera bezala pentsatzen ez duenaren aurka, auzoetako inbertsioei erantzuteko eta zerbitzuetan izandako murrizketa guztiak iraultzeko inolako asmorik gabe, auzoetako prebentzio-taldeetan eta Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuan, adibidez".

"Ahal izan dugun guztietan esan dugu. Ezkerreko gobernu bat nahi dugu”, nabarmendu du koalizioak. “Pertsona guztientzat gobernatuko duena, eta anbizio handiko akordio programatiko baten inguruan lan egingo duena, Iruñea hiri berdeagoa izan dadin, bere lehen mailako auzo guztiekin, desberdintasunik gabe, eta bizikidetza onean”, azpimarratu du Zurekin Nafarroak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!