Ezkabako ihesaldia, bertatik bertara

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 31a, 14:11

300 ikasle baino gehiago ari dira ezagutzen egunotan Ezkabako gotorlekuan 1938an gertatutakoa. Ihesaldia bertatik bertara kontatzen ari zaizkie 'Askatasunaren botilak' izeneko martxari esker. 'Memoria duten eskolak' izeneko proiektua garatzen dute zenbait eskolatan eta bosgarren urtez Ezkaba mendira joan dira ikasleak. 

Leitzako Amazabal BHI eta Lizarraldeko Tierra Estella ikastetxeetako nerabeak izan dira baita Haritz Berri Fundazioko Ilundaingo talde bat ere. GR-225 etapa oinez egin dute lehenbizi: Ezkaba menditik Olabeko hilobirainoko bidea egin dute. Txinparta talde memorialistak azalpenak eman dizkie gotorleku hartan izandako presoek bizi izan zituzten baldintzez eta ihesaldiko datuez. Ana Ollo Hiritarren Erlazioetarako kontseilariak gogorarazi die ikasleei zein garrantzitsua den halako gertaerak gogoratzea eta transmititzea. 

Askatasunaren botilak bildu dituzte ikasleek. Barruan presoen idatziak, argazkiak eta euren senideen hitzak ere biltzen dira. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!