M28 udal eta foru hauteskundeak

Koldo Martinez: "Iruñean Joseba Asiron babestea dagokigu"

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 31a, 11:44

Koldo Martinezek agerraldia egin du gaur. Arg: Iosu Ganuza Garcia

Geroa Baiko alkategai Koldo Martinezek argi utzi du ez duela asmorik Elma Saizen hautagaitza babesteko: "PSNri botoa ematea UPNri alkatetza ematea da eta hori ez dugu inolaz ere eginen". Gogoratu du indar aurrerakoiek Iruñean 56.500 boto lortu dituztela, alegia, boto-emaileen %56aren babesa dutela. "EH Bilduko Joseba Asiron da indar aurrerakoien artean babes handiena lortu duena eta hartara gure babesa izanen du", azaldu du Martinezek. 

Ezohiko bideak arakatzeko prest

Planteamendu gehiago ere jarri ditu mahai gainean Martinezek. Elkargunerako bideak bilatu behar direla uste du, jakinda, blokeo egoeran sartu daitezkela. "Bestelako formulak bilatzera behartzen gaitu, Iruñea paralisitik ateratzeko", esan du.  "Koherentzia, errespetu eta herritarrekiko konpromezuagatik ezin dugu onartu bi indar aurrerakoien blokeoa". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!