Mikel Galar ikertzaileak dio ez dakigula noraino iritsiko den adimen artifiziala. “Ikusteko dago gizakion pentsamendua berdindu edo gainditzeko gai izanen den”. Dena den, ondorio onak sortzen ari da medikuntzan eta hezkuntzan. Hala dio Galarrek. Ondorio larrienak ziber-segurtasunaren eta pribatutasunaren ingurukoak dira. Horrenbestez, gogoeta sakona egin beharko da etikaz eta adimen artifizialez.