Sanferminetan Iruñea zonalde laranja izanen da aparkatzeko

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 30a, 11:50

Uztailaren 5etaik 14ra Iruñean kalean aparkatzeko lekuak zonalde laranja bilakatuko dira 24 orduz. Hala adostu du gaur Iruñeko Udaleko Tokiko Batzordeak. Aparkatzeko sektore gehienek hartuko dute sanferminetan kolore laranjak izanen duen funtzionamendua: 3,4,5,6,7,8,9 eta 10. Badira zenbait zonalde salbuetsita geldituko direnak: Muelle kaleko 9. sektorea, tren geltokiko aparkalekua eta hilerriko aparkalekua. Uztailaren 15etik aurrera ohiko ordutegiak eta zonaldeak itzuliko dira Iruñeko aparkalekuetara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!