Hunkituta eta kontent mintzatu da EH Bilduko lehendakarigai Laura Aznal: "Kristoren emaitzak lortu ditugu Hego Euskal Herrian. Nafarroan hirugarren indar politikoa izatera pasa gara. Iruñean gorakada, Atarrabia, Antsoain, Berriozar, Tafalla... Harro eta pozik egoteko emaitzak". EH Bildu gero eta funtsezkoagoa dela adierazi dute hauteskundeen emaitzek Aznalen esanetan eta eskuinak baduela alternatiba.