Elkarretaratze auzotarra izan da, bakoitzak bere pankarta eraman du, bere kezka eta aldarrikapenekin. "Eraikin zaharrak dira gureak eta 15metroko sakonera izanen duen parkinga eraiki nahi dute bertan, etxeetako oinarriek ez dute aguantatuko" azaldu dubizilagunetako batek. "Obrek 22 hilabeteko iraupena izanen dute, merkatari askok denda itxi beharko dugu epe horretan...nola iraungo dugu, zenbatek irekiko dituzte ateak horren ostean?" dio merkatari batek. "Instituoaren alde oso bat ixtera behartuak egongo gara eta batxillergoko ikasleak beste auzo batera bidali" kexatu da irakasle bat, "Obrek eragingo duten zarata konttuan hartu gabe gainera". Kexa ezberdinak, kezka asko eta guztien ahotan eskari bakarra, gelditu dezatela Gurutzeko Plazan parking bat eraikitzeko proiektua.
"Ez dute bizilagunen ahotsa aditu eta udalbatzaren gehiengoa ere kontra azaldu da" azaldu du bizilagunetako batek, "Obrak gelditu behar dira eta gurutzeko plaza den auzoko birika babestu, bertan elkartzen baitira haur txikiak jolasean, adineko pertsonak gerizpe bila eta insitutoko ikasleak patio orduan". Hurrengo asteetan mobilizazio gehiago eginen dituztela iragarri dute.