Larunbatean irekiko dute sanferminetako tonbola

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 23a, 11:49
Tonbola opariz eta sariz betetzen ari dira larunbatean lehen txartelak saltzeko. Arg: Josu Ganuza

78. edizioa izanen du aurten sanferminetarako Caritasek muntatzen duen tonbolak. Inoiz baino txartel gehiago dituzte prest: 2.300.000. 345.000 zuzeneko sari izanen dira, 575.000 batzeko txartelak eta 1.380.000 zenbaki izanen dira zozketetarako. Bost auto izanen dira sari zuzenaren bidez banatuko dituztenak. Horiez gain, 23 bale izanen dira 3.000 euro baino gehiagoko erosketak egiteko baliagarriak izanen direnak. 

Zozketak ostiraletan eginen dituzte eta txartel saridunen berri tonbolan bertan eta webgunearen bidez jakinaraziko dituzte (www.caritaspamplona.org). Euro baten truke salduko dituzte txartelak eta kreditu txartelaz ordaintzeko aukera eskainiko dute iaz bezala. Abuztuaren 16a baino lehen jaso behar izanen dira opari eta sariak, epe horretatik aurrera baliogabe geratuko dira txartelak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!