III. Liburu Azoka maiatzaren 26an izanen da Gazteluko plazan

III. Liburu azoka aurkeztu dute. Arg: Nafarroako Liburu denda Elkartea.

Maiatzaren 26an zabalduko dute Gazteluko plazan  Nafarroako III.Liburu azoka eta ekainaren 4a arte izanen da irekita. Hogeita hamar postu baino gehiago irekiko dituzte hamazazpi liburu dendek: Abarzuza, Arcos, Arista, Chundarata, Elkar Comedias, Elkar Leire, Karrikiri, Katakrak, Menades, Miriam, Muga, Nerea, Troa, Walden, Elizondoko Akelarre, Eguesibarko La Valeta eta Tuterako Letras. Horiez gain Nafarroako Gobernuko Publikazio Zerbitzua izanen da eta Editargi. 

Liburuak sustatzea eta irakurzaletasuna indartzea ditu helburu azokak. Ohiko liburu dendetan lortzen ez dutena kalean eginen dute: erakusleihoa da Gazteluko plaza, jende gehiagorengana iristeko aukera ematen diena. Goizeko 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara izanen dira postuak zabalik. Liburu aurkezpenak, tailerrrak eta ekitaldi ugari ere izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!