Sindikatuek ostalaritza-sektorerako hitzarmen "duina" eskatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 18a, 20:43

Sindikatuen elkarretaratzea Udaletxe Plazan. Iturria: UGT.

San Fermin eguneko greba bere horretan mantenduko dute "hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ematen ez bada.

UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek kontzentrazioa egin dute ostegun honetan Iruñean patronalari ostalaritza-sektorerako hitzarmen "duina" eta soldata igoera "justuak" zein sektoreko langileen lan-baldintzen hobetzea exijitzeko.

Sindikatuek deitutako mobilizazioen bigarren eguna izan da gaurkoa eta, 'Salba dezagun ostalaritza. Hitzarmena S.O.S. Hitzarmena’ aldarrikatu dute gaurkoan Udaletxe plazan. Eskaeren artean, zehazki, langileen erosahalmena bermatzea eskatzen dute, baita lanaldi partzialeko gehiegizko kontratazioa arautzen duten mekanismoak onartzea ere. Mobilizazioak deitu zituztenean adierazi zuten bezala, lan-egutegien, atsedenaldien, oporren eta oro har, baldintzen arautze “erreala” eta hobetzea eskatzen dute sindikatuek.

Mobilizazioen hurrengo hitzordua datorren asteko ostegunean izango da, maiatzaren 25ean. Gainera, sindikatuek ekainean zehar ekintza ezberdinekin jarraitzea aurreikusten dute eta "hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ematen ez bada", uztailean grebarekin segituko dute, uztailaren 1ean eta 7an, San Fermin egunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!